XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aitama guziek badakite, haurra biziki goizik ohartzen dela, ontsa ala gaizki ari den.

Haste hartan, burrasoek manatua da ontsa, burrasoek debekatua gaizki.

Bainan emeki-emeki konprenitzen du, aitamek deus ez erranik ere, aitamek deus ez ikusirik ere, ontsa edo gaizki direla, egiten dituenak.

Ohartzen da ere, aitamak batzutan tronpatzen direla: ez dituela merezituak, ukaiten dituen erasiak, edo berdin laudorioak.

Ohartzen, gezur bat sakatzen badiote aitameri, eta hek sinesten, bere burua ez dezakela tronpa, eta barne hortan zerbaitek erraiten diola gaizki egin duela.

Haur hori girixtinoa balinbada, ikasia du (eta guk erakatsi behar diogu) ontsa egiten duelarik Jainkoaren haur agertzen dela; gaizki egiten duelarik, Jainkoaren ganik doi bat urruntzen dela; edo, haur-hitzak ibiltzeko, Jainkoari batean plazer, bestean pena egiten diola.

Haurrari nahi balinbadiogu konpreni-arazi Jainkoak barkatzen diola, ba ote da Penitentziako Sakramendua baino molde hoberik?

Aingeruño batzu balire haur ttipiak, ez lukete ez kofesio ez kominione beharrik.

Bainan ez direlakotz aingeru, erorkor eta ahul direlakotz, Elizak nahi diote eman Penitentzian barkamendu eta Eukariztian hazkurri.

SASOIN EDERRENA 25-IV-1974 Zer erran zinezake, adixkidea, egun batez zure semeak beharri xilorat salatzen balautzu: Apez nahi nuke egin?